top of page

AmaiDolua

Irabazi-asmorik gabeko ELKARTEA da, eta bere XEDEA da:
"HAINBAT ARRAZOIRENGATIK, DOLUA JASATEN ARI DIREN PERTSONAK HARTZEA, AHOLKATZEA ETA LAGUNTZEA, GALERA HANDIA IZAN DUTELAKO"

 HELBURUAK

Oro har, eta ezarritako Misioaren ildotik, Elkartearen HELBURUAK Debagoieneko Komunitateari zuzendutako zerbitzu bat sortzera bideratuko dira, hainbat arrazoirengatik heriotzagatiko dolua edo galera esanguratsua (hala nola, gaixotasun larri aurreratuagatik edo gaitasunak galtzeagatik) bizitzen ari diren pertsonak identifikatu, hartu, baloratu, aholkatu eta laguntzeko. Horretarako, euskarri espezializatua eta esperientziak, emozioak eta alderdi praktikoak partekatzeko eta trukatzeko espazio komunak emango zaizkie; pertsona horiei dolu-lanean aurrera egiten laguntzeko. Era berean, arreta berezia eskainiko diogu doluarekin lotutako alderdien sentsibilizazioari, prestakuntzari eta dibulgazioari.

Escalador
Grupo de apoyo

JARDUERAK

Planteatutako HELBURUAK lortzeko, hainbat JARDUERA egingo dira. Adibidez: hitzaldiak/solasaldiak antolatu, nork bere burua zaintzeko saioak, elkarri laguntzeko taldeak, esperientziak eta hausnarketak partekatzeko topaketak, unean uneko harrera indibidualizatuak, orientazioa, informazioa, prestakuntza, dibulgazioa eta beste batzuk; gainera, pertsonen doluarekiko eta zaintzarekiko sentikorrak diren hezkuntza arloko erakundeekin, osasun eta gizarte publiko eta pribatuekin lankidetza.

bottom of page